Zure datu pertsonalen tratamenduaren erantzukizuna duena.

-Identitatea: BILBOKO PORTUKO AGINTARITZA. IFK: Q4867002-J

-Posta helbidea: Bulego Nagusien eraikina. 5. solairua. Zabalkuntzaren kaia. Ugaldebieta sarbidea. 48980 SANTURTZI.

-Helbide elektronikoa: https://sedebilbaoport.gob.es

-Telefonoa: 944871200

-Datuen babesaren arduraduna: Carmen Martínez Bilbao. Bilboko Portuko Agintaritzaren Aholkularitza Juridikoaren burua.

-DPO kontaktua: Bilboko Portuko Agintaritzaren posta helbide eta helbide elektroniko berean, eta baita honako posta elektroniko honetan ere: dpo@bilbaoport.eus

Helburua

Datu pertsonalen tratamenduaren helburua portuko esparruko sarbideak eta egonaldiak kontrolatzea eta legez portuko azpiegituretan aplikagarriak diren xedapenak betetzea da.

Legitimazioa

Datu pertsonalen tratamenduaren legezko oinarri legitimatzailea Bilboko Portuko Agintaritzak dituen interes publikoko bere helburuak edo organismo honi eman zaizkion botere publikoak betetzea da. Legitimazio hori Europar Batasunaren zuzenbidezko legezko xedapenen eta bere eskumenen arabera lege mailako arauetan eskuratzen dituenen bidez lortzen ditu, batez ere portuen arloko araudi sektorialaren bidez, hau da, estatuko portuei eta nabigazio zibilari buruzko Legearen testu bategina onesten duen irailaren 5eko 2/2011 Legegintzako Errege Dekretua eta portuen babesa eta itsas-garraioa hobetzeko neurriak ezartzen dituen abenduaren 7ko 1617/2007 Errege Dekretua. Halaber, hondar izaerarekin, Bilboko Portuko Agintaritzak zure datu pertsonalak trata ditzake berariaz presazkoak edo gertatzezkoak diren egoeretan, interesdunaren edo beste pertsona baten bizi-interes babesa barne.

Datuen kontserbazioa

Zuzkitu diren datu pertsonalak jasotzerakoan izan duten helburu hori bete arte beharrezkoa den aldian eta helburu horren emaitza izan daitezkeen ustezko erantzukizunak zehaztu arte kontserbatuko dira, eta baita artxiboei eta dokumentazioari buruzko araudietan ezarri diren aldietan ere.

Datuen komunikazioa

Oro har ez zaizkie datu pertsonalak hirugarrenei emango, salbu eta horretarako legezko agindua dagoenean. Ez dago ezarrita datu pertsonalak hirugarren herrialde bati edo nazioarteko erakunde bati transferitzea.

Interesdunen eskubideak

Interesdunak bere datuetara iristeko eskubidea du, eta baita oker dauden datuak ongitzeko eskatzekoa ere; horrelakoetan bidezko dokumentazio justifikatzailea aurkeztu beharko du. Halaber, tratamendua datuak jaso ziren helbururako beharrezkoa ez denean, ezabatzeko eskatzeko eskubidea du.

Inguruabar jakin batzuetan interesdunek euren datuen mugaketa eskatzeko eskubidea dute; horrelakoetan hori jasota utziko da tratamenduaren erantzukizuna duenaren informazio-sistemetan eta bakarrik kontserbatuko dira erreklamazioak egiteko edo defendatzeko edo hirugarrenen eskubideak babesteko edo interes publikoko arrazoiengatik. Inguruabar jakin batzuetan eta euren egoera partikularraren ondorioz interesdunek eskubidea dute euren datu pertsonalen tratamenduaren aurka azaltzeko; datuen tratamenduaren erantzukizuna duenak datu pertsonalak tratatzeari utziko dio salbu eta legezko arrazoiengatik interesdunaren eskubidearekiko lehentasunezko zioak azaltzen baditu edo erreklamazioen betearazpenean edo defentsan formalizazioa egiteko.

Eskubideak betearaztea

Eskubide hauek erabiltzeko bidezko eskabide aurkeztu beharko duzu, formatu elektronikoan, Bilboko Portuko Agintaritzaren erregistro elektronikoan, horretarako Eginbide Orokorraren tramitea erabiliz, https://sedebilbaoport.gob.es/info.0 edo era presentzialean Bilboko Portuko Agintaritzaren Erregistro Nagusian, edo postaren bidez adierazi den tratamenduaren erantzukizuna duenaren posta helbidean.

Adingabekoei dagokienez guraso-ahalaren titularrek hamalau urtetik beherako pertsonen izenean eta eskuordetzan erabil ditzakete horiei dagozkien eskubideak.

Halaber, bidezko erreklamazioa formulatu ahal izango dute datuen Babeseko Agentzia Espainiarrean. Jorge Juan kalea, 6. 28001 – Madril. Tel. 901 100 099 - 912 663 517.

Hau guztia datu pertsonalen tratamendua arautzeari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 Erregelamenduan (EB) eta datu pertsonalak babestu eta eskubide digitalak bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan ezarri denarekin bat da.