DATUEN BABESARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

Bilboko Portuko Agintaritzaren datuen babeserako politikari buruzko oinarrizko informazioa, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 Erregelamenduan (EB) (datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa) eta abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan (Datu pertsonalak Babestu eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa) ezarri denarekin bat:

Tratamenduaren erantzukizuna duena

Bilboko Portuko Agintaritzak, tratamenduaren erantzukizuna duen erakundea den neurrian, izaera pertsonaleko datuak era konfidentzialean tratatuko ditu eta datuok erakundearen tratamendu-jarduerari lotuta geratuko dira.

Helburua

Datu pertsonalen tratamenduaren helburua portuko esparruko sarbideak eta egonaldiak kontrolatzea eta legez aplikagarriak diren xedapenak betetzea da, bereziki portuen babesa eta itsas-garraioa hobetzeko neurriak ezartzen dituen abenduaren 7ko 1617/2007 Errege Dekretuan ematen direnak.

Legitimazioa

Datuen tratamendua Bilboko Portuko Agintaritzak egiten du, zertarako-eta interes publikoko bere helburuak edo organismo honi eman zaizkion botere publikoak betetzeko.

Datuen kontserbazioa

Zuzkitu diren datu pertsonalak jasotzerakoan izan duten helburu hori bete arte beharrezkoa den aldian eta helburu horren emaitza izan daitezkeen ustezko erantzukizunak zehaztu arte kontserbatuko dira, eta baita artxiboei eta dokumentazioari buruzko araudietan ezarri diren aldietan ere.

Datuen komunikazioa

Oro har ez zaizkie datu pertsonalak hirugarrenei emango, salbu eta horretarako legezko agindua dagoenean; horien artean egon daitezke Arartekoari, epaileei eta auzitegiei eman beharrekoak.

Interesdunen eskubideak

Interesdunak bere datuetara iristeko eta horiek zuzentzeko, ezabatzeko eta beste leku batera eramateko eskubidea betearaz dezake, eta baita horien tratamendua mugatzekoa eta tratamendu horren aurka azaltzekoa ere. Halaber, bidezkoa denean, Bilboko Portuko Agintaritzaren aurrean bere datuen tratamendu automatizatuan baino oinarritzen ez diren erabakien xede ez izateko eskubide dauka, Bulego Orokorren eraikina. Zabalkuntzako kaia, Ugaldebieta sarbidea, Santurtzi, organismoaren egoitzaren erregistro elektronikoan https://sedebilbaoport.gob.es edo dpo@bilbaoport.eus posta elektronikoko helbidean.

Datuen babesari buruzko informazio osagarria eta zehatza eskuratzeko. informazio osagarria